LOPIVI FORMAKUNTZA

LOPIVI FORMAKUNTZA

Azaroaren 27an, Kirol Etxean, adingabeak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio formakuntza bat antolatu dugu Ainhoa Azurmendiren eskutik.

Dakizuenez, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurrean Erabat Babesteko Lege Organikoa (HBJBJLO) nahitaezkoa da adingabeekin beren jarduera profesionalean edo boluntarioan ohiko harremana duten erakunde publiko zein pribatu guztientzat. Horren barruan sartzen dira ikastetxeak, kirol-zentroak, kultura-zentroak, entretenimendu-enpresak eta 18 urtetik beherakoekin elkarrekintzan aritzen den beste edozein erakunde.

Formakuntza presentziala da, eta GAI kalifikazioa lortu beharko da ziurtagiria lortzeko. Prestakuntza egin izanaren ziurtagiri hori gure lurraldeko federazio-esparruaren barruan bakarrik izango da baliozkoa.

Izena emateko Gipuzkoako klub edo CTA bateko kide izan behar da. Eta honekin batera doan formularioa bete.

Izena emateko epea plaza guztiak bete artekoa da.

 

📅 AZAROAK 27
🕤 17:00 – 19:00
📍Kirol Etxea (presentziala)

IZEN EMATEA

 

Federazioarekin harremanetan jarri




     Datuen babesa irakurri eta onartzen dut.