Federazioa

Bai eskubaloiak eta baita Gipuzkoako Federazioak ere 1942an haste dute euren ibilbidea Gipuzkoan, futbol partiden ostean 11 jokalarirekin haien zelaietan jokatzen. Denbora gutxian errotzen da gure kirola lurralde honetan, handik gutxira hainbat arrakasta lortzen ditugularik bai gizonezkoen kategorian eta baita emakumezkoenan ere.

Hasiera honen ostean eta 50eko hamarkada hasita, gaur egun ezagutzen dugun zazpi jokalariko eskubaloia jokatzen hasten da zelai irekietan, frontoietan, herriko plazetan eta abar. Maila nazionalean gure kirolaren arrakastak datoz jarraian, eta garrantzitsuena, eskubaloia lurralde guztian zehar zabaltzen da.

60ko hamarkadatik aurrera eta estatu mailako liga erregularrak jokatzen direla, lehen liga eta kopa tituluak irabazten dira bai gizonezkoen kategorian eta baita emakumezkoenan ere. Lorpen hauek gaur egunera arte jarraitzen dute, non klub ta jokalari paregabeek gipuzkoar eskubaloiaren izena gailurrera eramaten duten.

Eskuzabaltasunez ordain ezinezko lana egiten duten zuzendaritza eta entrenatzaile ugariren egitekoari esker, gipuzkoako eskubaloiak osasun paregabea duela esan dezakegu eta baita gure lurralde osoan errotuta dagoela ere.

Zuzendaritza batzordearen organigrama

LehendakariaArantxa Arzak
LehendakariordeaImanol Esnaola
DiruzainaNerea Esnaola
Idazkari orokorraAlatz Lizarralde
Arantxa Arzak
Imanol Esnaola
Nerea Esnaola
Alatz Lizarralde
Zuzendari teknikoaItziar Aldaburu
Idazkari teknikoa-
Lehiaketa batzordeaJenaro Goikoetxea
Ordezkari federatiboa-
Itziar Aldaburu
-
Jenaro Goikoetxea
-
Epaile izendatzaileaKarlos Mugerza
Epaile prestakuntza-
Karlos Mugerza
-
Bokalak
Zb1
Maialen Unanue
Zb2
Karlos Mugerza
Zb3
Hilario Sein