JARDUERAK 2024ko Erreginaren Kopa: ENTRENAMENDUAK

JARDUERAK 2024ko Erreginaren Kopa: ENTRENAMENDUAK

2024ko Erreginaren Kopa Gipuzkoara heldu dela aprobetxatuz, Federaziotik hainbat jarduera egingo dira.

Jarduera honek, zehazki, SUPER AMARA BERA BERA talde gipuzkoarra, lurraldeko jubenil emakumezkoen taldeak dituzten Gipuzkoako 4 udalerritara joango da.

Jubenilen entrenamendu bateratuak egingo dira ohorezko mailako jokalariekin, eta Bera Berako jokalarien entrenamenduarekin amaituko da.

Hemen dituzu entrenamenduen datak eta udalerriak:

Otsailak 20: Lezo (Munttarpe EK)

Martxoak 7: Elgoibar (Elgoibarko Sanlo EKT)

Martxoak 11: Bergara (Bergara KE)

Martxoak 18: Orio (Orio Eragin)

Entrenamenduen ateak irekita izango dira, hain jarduera bereziaz ikusteko eta gozatzeko aukera izan dezazuen.

Zuen zain gaude!

 

Federazioarekin harremanetan jarri




 Datuen babesa irakurri eta onartzen dut.