
ZERGA-ONURAK ETA MEZENASGOA – FORMAKUNTZA
Azaroaren 25ean ONURA FISKALAK ETA MEZENASGOARI buruzko prestakuntza antolatu dugu Kirol Etxean, Eduardo Gonzalez Kirol Management SLko gerentearen eskutik.
Gipuzkoako eskubaloiko klubei zuzendutako informazio-saio bat izango da, mezenasgoari lotutako abantaila fiskalak eta enpresekin eta partikularrekin lankidetzan aritzeko formulak ezagutzeko. Indarrean dauden pizgarri fiskalak, lege-betekizunak eta baliabideak erakartzeko eta kirol-erakundeen finantzaketa indartzeko aukerak jorratuko dira.
AZAROAK 25
18:00 – 19:00
Kirol Etxea (presentziala)
Eduardo Gonzalez

