INDARKERIAREN AURKAKO JARDUNALDIA

INDARKERIAREN AURKAKO JARDUNALDIA

Gipuzkoako lehiaketek 3 keinu ikusgarri izango dituzte pistan, denak elkartuta kirolean dagoen indarkeriaren aurka, bereziki gure eskubaloi gipuzkoarrean.

GALTZERDI TXURIA ETA BELTZA

Federazioak antolatutako partidetan parte hartzen duten guztiei kolore ezberdineko bi galtzerdi eramateko eskatzen zaie: BAT ZURIA eta BAT BELTZA

PISTAKO AUDIOA

Taldeen aurkezpena egiten den bitartean, bertako klubak kirolean indarkeriaren aurko audio bat jarriko du.

Ekipoen arteko esku-talka ez da hasiko audioa amaitu arte.

30 SEGUNDO EZ JOLASTEKO

Sakea egin behar duen jokalariak, partida hasten denean, baloia askatuko du, eta lurrean utziko du inork ukitu gabe.

Epaileak, unea iristen denean, play on markatuko du, eta hasiera batean atera behar zuen taldeko edozein jokalarik baloia hartu eta jokoari ekingo dio.

Baloia hartu duen pertsonak baloia askatu badu, ez da inolaz ere bikoitzik epaituko.

 

ERRESPETURIK GABE, KIROLIK EZ

 

Federazioarekin harremanetan jarri




 Datuen babesa irakurri eta onartzen dut.