
Eskola Kirolaren Lurralde Kontseiluko kideen komunikatua
Eskola Kirolaren Lurralde kontseiluko kide garen Gipuzkoako Federazioek gure iritzia eman nahi dugu kontseilu honetako kide batzuek igorritako komunikatuari buruz.
Gure ustez, Kontseiluan ideiak partekatu eta eztabaidatu behar dira, errespetutik, konfiantza giroan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Aldundiko arduradun politikoei, historikoki planteatu izan diren eskaera askoren aurrean izandako harreragatik, izan ere, kirol prestakuntza kalitatezkoa, inklusiboa, anitza eta berdinzalea lortzeko bidean aurrera egiteko aukera ematen baitute, esku hartzen duten eragile guztien sentsibilitate desberdinak errespetatuz.
Orain arte indarrean egon den ereduan aldaketak egitea beharrezkoa da helburuetara hobekien egokitzen den eredu bat adostu ahal izateko
Gipuzkoako lurralde federaziook gure konpromisoa mantentzen dugu gure sistemaren ontasunak mantentzea ahalbidetuko duen eredu baterantz aurrera egiteko, baina, era berean, gure klub eta kirolariak defendatzen jarraituko ditugu, eta euren bidezko aldarrikapenak planteatezen foro eskudun guztietan, Eskola Kirolaren Lurralde Kontseilua barne.

